BANKUEK ERRESKATEEN DIRUA GAZTEENTZAKO ERE KREDITU MERKEETAN BUELTATZEAREN ALDE
Urkullu lehendakariak pertsonaren aldeko Europari buruz hitz egiten duenean, mailegu errazak eta merkeak erabiliz, bankuen erreskatetan erabilitako dirua bueltatzea lortuko dugula esan nahi du. Horrela azaldu ditu 750 milioiko abalak, gazte eta kultura arloetako proiektu eta ideia berritzaileak bultzatuko dugu. “Europa creativa” programaren bidezko 1.450 milioi laguntza zuzenak erabiliko ditugu. Eta, “Cosme programa” bultzatuz, beste 2.300 milioi Pyme sortzaile eta berritzaile lagunduko ditugu baita ere.
Gaur arratsaldean nire hitzaldiari hasiera eman diot Lope de Vegaren bertso ospetsuarekin ‘Un soneto me mada hacer Violante’, Europan egiten ari garena azaltzeko, modurik onena eginez dela. Ildo horretan, “Europa Creativa” programa aipatu dut. Jeltzaleok ekimen hori babestu dugu kultur industria laguntzen duen europar batzordearen programa guztiak hartzen dituelako. Hurrengo bi urteetan 1.700 milioiko laguntza emango du sektorea babesteko, eta 750 milioi abaletan izango dira kulturaren sorrera helburua duten txiki eta enpresa ertainentzako.
Bruselan eta Estrasburgon EAJren lanari esker, euskaraz egindako kultur industriaren sormena bere gain hartzea ziurtatu dugu. PP eta PSOE ez dira horretaz arduratzen, eurentzat Europan, euren benetako hizkuntza gaztelera delako. Hau lehen pausoa baino ez da, euskara bere zehaztasunagatik, bere izaera bakarragatik, abagune handia da beti kalitatezko ekoizpenak eginez gero.
Nik ere esfortzua, hobetzeko ahalegina, sormena eta irudimena gakotzat jo ditu sektore honen arrakastarako eta Lauaxeta olerkariaren bertsoekin amaitu dut, hain zuzen ere, ekitaldi honetan erabiltzeko pertsona batek bidali didan bertsoa. Duela lau urte pertsona honek ez zekien euskaraz bi hitzik elkartu, baina bere adore eta kemenari esker, irudimenari eta lanari esker –kultura esparruko arrakastaren gakoa-, gaur bertsolari bikaina da. Hauxe da berak bidali diodan olerkia. Berezia ekitaldi honetarako:
Gazte indarra ta ideiekin
sortu behar iskanbila
dugun onena zuek zarete.
Harribitxi maravilla
Krisi garaian segi aurrera
Mutil ta neskatilla.
Garai beltzetan zuen sormena
argian izan dadilla.
Eta ez ahaztu inoiz ez, Esteban Urkiaga Lauaxetak aipatzen zuena:
«Aurrera, aurrerantza!
Ontzi puntan soñutzik
Axe oron mozubai bijotzak zabaldurik!!!
Category: Blog