BERMEOKO ABESBATZA BRUSELAN

 

Gaur Bruselan, noizean behin euri jasak dauzkagu. Beno, Egia esaneuria gogotik ari du. Eguna goibel dago, zakar eta betilun. Baina gaur, Bruselan, niretzat eguzkia  atera da Europako Legebiltzarrean bisitak hartzen ditugun geletako batean. Gaur honaino inguratu diren Bermeoko Abesbatzeko 47 kideek Urepel-eko Artzainaren eskutik, normalean abesten duten euskal musikaren bidez, kresalaren arima ekarri didate, Kantauriaren aurea bizi eta usaintzean sentitzen dudan energia hori, Bermeon, Etxean sentitzen dudan hori. Bertan bait daude neureak, nire jatorriak, ni neu naizena azaltzen duena. Hemen, Europako Legebiltzarrean, irudikatu nahi dudanarekin nahasten naiz bertan: gure jendearen ahotsa, beraien interesak, sentitu eta pensatzeko erak, hemen dagoeneko ezarrita dauden 27 ikurriñen artean noizbait ere jarriko dugun ikurriña. Horrexegaitik Europako Legebiltzarrean bertan egin didaten opari musikal eta maitekor honek ileak zutitu dizkit. Zirrarari aurre egiteko borroka egin behar izan dut. Inork ikusten ez nauen une honetan, pantailaren atzetik malkorren batek ihes egiten dit abesten entzuten dietenean:

 

 Mila esker bihotzez !!!!!!!

Bisita honek Europar erakundeak hobeto ezagutzen lagunduko die hala nola hemengo inguruak, Brusela, Brujas…Abesbatzako lehendakaria den «Aikafe»k azaltzen digu guzti hau, datozen hilabeteetan abesbatzak berak izango duen egitarauarekin batera.

Eta hemen gaude zenbait bitxikeria elkar ematen. Nire poltsarekin gertatutakoaren zalantza gelditzen da oraindik:

Betiko moduan bisita Legebiltzarrean zer egiten dugun eta guzti honek nola funtzionatzen duen azaltzen hasi da…

 

Bermeotarrok ikurriñako gelan europako legebiltzarrean

Bermeotarrok ikurriñako gelan europako legebiltzarrean

 

 

Bermeotarrak bi opari bereziak Euskaditik ekarri dizkidate. Hemen ikus dezakezue ekarritako harri-irudia.!!!!

Bermeotarrak bi opari bereziak Euskaditik ekarri dizkidate. Hemen ikus dezakezue ekarritako harri-irudia.!!!!

Tags: ,

Category: Blog

Comentarios (1)

Trackback URL | Comentarios Feed RSS

  1. Bittor dice:

    Nere agur bero bero bat Bermeoko abesbatzari..Eguzkia,Kresalaren arima,zirrara, abotsak eta oparia(merezita) Europako Legebiltzarrera eramateagaitik..Hori da Euskadi ezaguteraztea ere bai.»Urepeleko artzaina» menditik mundu zabalera joan da.
    Pozten gara!!!

Deja un comentario