EUSKARAZ CREATIVE EUROPE PROGRAMAN AURRERA DOA.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak, Joxean Muñozek, eta Kultura Sustatzeko zuzendariak, Clara Monterok, bilera bat egin dute Europako Parlamentuko Kultura Batzordeko presidentearekin, Europako Batzordeko ordezkariekin eta Europako CineRegio sareko ordezkariekin

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea, Joxean Muñoz, eta Kultura Sustatzeko zuzendaria, Clara Montero, pasaden astean Bruselatik ibili ziren. Jaurlaritzako ordezkariek bideoan azaldu duten bezala Helburua zen Eusko Jaurlaritzak kultura sustatzeko bultzatzen dituen Europako ekimenak jorratzen jarraitzea, bai eta jarraitutasuna ematea ere Jaurlaritzak Europako beste filmografiei espazioak irekitzeko eta Donostia Zinemaldiaren gisako nazioarteko foroen dimentsio europarra indartzeko abiarazitako lan-ildoei.

Lan-eginkizuna gauzatu, Parlamentuko Kultura Batzordearen presidenteak berak Eusko Jaurlaritzaren Europa-mailako ekintzei buruz agertutako interesari erantzuteko gauzatu zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak, Clara Monterok, iaz Europako konferentzia batean esku hartu ondoren.

Halaber, Euskadiko ordezkariek bilerak egin zuen ere, Europako ikus-entzunezko politikak eta Creative Europe Programako finantza-tresnak kudeatzen dituzten Europako Batzordeko kideekin eta Eusko Jaurlaritza partaide duen CineRegio Europako sareko ordezkariekin.

Aurten, Europar Batasunak kultura alorrerako zehaztutako politika bi ildo nagusik markatzen dute: batetik, Creative Europe Programa ezartzen jarraitzekoak; bestetik, kulturaren eta sorkuntzaren industriaren –eta, oro har, kulturaren– ahalmen ekonomikoa eta lurralde- eta gizarte-garapena babestekoak. Arlo honetan guk legebiltzarretik baita ere lan egin dogu.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak adierazi du premiazkoa dela Europako agendan espazioak irekitzea ikus-entzunezko materiala beste hizkuntza batzuetan sortzeko, eta Euskadi sare eta ekimen interesgarrietan kokatzea, sorkuntza eleanitzaren balio erantsia babestuz, Europa-mailan kokagune egokia bilatzeko, Europako eragile eta erakundeekin kultura arloko lankidetza eta sinergiarako aukera sortzeko, Europan euskal kulturgintzarako espazio bati bide emanez.

Zentzu horretan, eta Eusko Jaurlaritzarekin, Etxepare Institutuarekin eta Desk Euskadi Creative Europerekin lankidetza hertsian, hainbat ekimen antolatu dira Europako agendaren, finantzazioaren (Creative Europe Programa, etab.) eta Europako proiektu-proposamenen gaineko aholkularitza emateko euskal kultura- eta sorkuntza-sektoreari, agintari publikoei eta Donostia 2016 proiektuari. Aholkularitza emateko ekimenek emaitza onak izan dituzte eta nabarmen hazi dira Europako finantzazioa eta euskal kultura- eta sorkuntza-sektorearen nahiz euskal eragileen partaidetza duten proiektuak: izan ere, Creative Europe 2014-2020 Programan, Europako finantzazioa jasotzeko guztira hautatu diren Europako 21 proiektuetatik, bost, euskal bazkideak dituzten lankidetza-proiektu kulturalak dira.

Lan-ildo hori Frankfurteko liburuaren azokan abiarazi zen (literatur-ekoizpenari buruzko lan-saio bat eta eztabaida-konferentzia bat egin ziren, Suitzako bazkideekin eta Suediako gutxiengo finlandiarrarekin), Berlinaleko zine-jaialdian jarraitu zen, eta datozen Zinemaldiaren edizioetan ere jorratuko da.

Hurrengo hilabeteetan gure posiziotik lan hau jarraituko dugu, hizkuntza minorizatuaz lan egiten duten telebista ta irratien egoera Legebiltzarrean plazaratzea gure hurrengo helburua da. Eskerrik asko Eusko Jaurlaritzako prentsa zerbitzuari ta Bruselako Ordezkarien arduradunei kronika hau egiteko eman dizkiguten erreztasunagatik

Tags: , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario