ELGOIBAREN GAZTE-BERMEAREKIN

EGI-kontseilu berria

Apurka-apurka hasi naiz blog honetan egunean jartzen. Gaur  pentsatu dut iragan larunbatean Elgoibarren EAJ-PNVren gazteekin partekatu nituen hausnarketa eta pentsamenduak zuei guztioi kontatzea, egunotan Espainiako langabeziari buruz estatistika gogor eta etsigarriak argitaratu direla ikusirik. Espainiako bost erregio dira Europako langabezi tasarik handiena dutenak. Hauen artean daude estatuko politikako figura handiek zuzentzen dituzten erkidegoak. Lehena da Susana Diezen Andaluzia. Eta hori, oraingo  sozialdemokraziaren «itxaropen zuria » dela , lagun dituen komunikabideek egiten dizkioten erreberentziak ikusita. Bestea da Gaztela-Mantxa, María Dolores de Cospedalena. Goizetik gauera ari da ondokoei eta urrunekoei lezioak ematen, berak ardurak dituen eskumen eta herrialdetan gestio ezin okerragoa egiten duen bitartean. Horiei biei,abertzaleok Europan mugak nahi ditugula esanez egiten dituzten diskurtso faltsuen aurrean esango nieke benetako mugak direla langabeziarenak, txirotasunarenak eta beraiek garapen eredu okerren bidez sortu eta mantendu duten marjinazioarenak. Garapen eredu okerrak eta «bezero politikak» erabili eta babestu dituzte, garapena sustatzeko baino, talde batzuen botoa bahituta mantentzeko helburuarekin.

Ekitaldia hasi aurretik,  bi hamarkadek eskuak eman zuten pistan. Hunkigarria!!!!!!!!!!!!!!!!

Bi hamarkadek eskua ema zuten Elgoibaren

Bi hamarkadek eskua ema zuten Elgoibaren

Hori bai dela benetako arazoa, eta EGIko emakume eta gizon gazteekin eta Catalunya eta Galizatik etorri zitzaizkigun neska mutilekin partekatu genuen hausnarketa. Gogoratu egin nien beren adinarekin ni ere parrandan joaten nintzela. Orduan ere, hitz egitera ausartzen zenak galdetzen zizun  » ikasten ala lanean?. Gaur, zaharkituta dago galdera, baina 19 milioi dira «ez bata, ez bestea» erantzungo luketenak. Gizarte osasuntsu batek ezin du horrenbesteko talentua eta indarra galtzen utzi .

Gizateriak ez du etorkizunik izango, zuen gaitasun eta prestakuntza ondo aprobetxatu ezik. Gauzak egiteko duzuen gogo hori ondo baliatu ezik. Horregatik, hain zuzen, Gazte-bermearen aldeko apustua egiten dugu, europar gazteak prestakuntza aldia amaitutakoan, lau hilabete baino epe luzeagoan egon ez daitezen gora begira eta lanik gabe , «ez bata ez bestea» erantzun beharrik izan ez dezaten.

Ez da kasualitatea. Euskadi gehiago Europa Berrirako goiburuak horixe bera esan nahi du. Pertsonak erreskatatu behar dira, pertsonak bankuak baino garrantzitsuagoak direlako. Eta, pertsonen ezagutzan sinistu behar dugu aurrera egin dezagun. Horixe bera esan zien Iñigo Urkullu gure Lehendakariak  mundu osoko ekonomiako jauntxo eta nagusiei, Bilbon ospatu zen Spain Global Forumean. Begirunea erakutsi zien, hori bai. Baina ondo gogorarazi zien ezer baino lehenago pertsonak direla, eta modu jasangarrian haztea, berrikuntzaren bidez eta gizarte orekaren bidez egingarria izango dela prozesua pertsonek bideratzen badute, eta ez espekulatzaile finantzarioek .

Horregatik dira hain garrantzitsuak hurrengo Europar Hauteskundeak. Irabazi behar ditugu Gazte Bermea inbertsioa dela sinesten dugunok. Horregatik, etxetik hasita, horren apustu handia egin dugu hezkuntzaren alde. Estatuko bataz bestekoaren azpiko eskola porrota daukagu, eta goi tituludun kopururik handiena espezialitate tekniko-zientifikoetan. Horregatik, diseinatuta ditugu,jada, ekimen horren bidez martxan jarriko ditugun neurriak . Europatik Gazte Bermea finantzatzeko sei milioiak bikoizteko apustua egin dugu.Lan egiteko gogo eta nahia duen jende gazte eta prestatuaren aldeko apustua egitea baita ekonomia errealaren aldeko apustua egitea .

Horregatik esan nien beren auto-estimua hobetzea «Izan ezazue konfiantza zuon buruongan» eskatu nien. «Guk konfiantza daukagu, zuon guztiongan. Egiten dakizue, gaitasuna duzue, eta ziur nago erabaki ahalko duzuela noraino heldu nahi duzuen. Garai berriak datoz enpleguaren alor honetan eta beste hainbat gauzetan ere.  Hobe  horiei aurre egin, Mandelak Hegoafrikako Errugby jokalariei esaten ziena gogoratutazuen patuaren kapitainak zarete . Biderik onena da, egun batean ezinezko iruditu zitzaizkigun amets haiek errealitate bihur ditzagun.

Tags: , , ,

Category: Blog

Deja un comentario