DISKRIMINATU ETA BESTE ALDERA BEGIRATU

Atzo, lanez gainezka ibili banintzen ere, minutu batzuk ateratzea lortu nuen catalunyar hizkuntzaren aldeko plataformako kideekin hitz egin ahal izateko, Bruselara hurbildu baitira beren lana aurkeztera. Kasu batzuk aztertu dituzte zeinetan   catalunyarrez hitz egitea benetako abentura izan den eta inoiz kartzelan amaitzea ekarri duen. Izan ere, horietako salaketa batzuk parlamentuko galdera bihurtu genituen eta bertan aurkeztu genituen. Hurrengo lerrootan laburbilduko dizuet Catalunyako eurodiputatuek Bruselan gai honen inguruan antolatu duten jardunaldian  parte hartzeak beraientzat suposatu duena.

Jardunaldi honen kariaz Catalunyako eta Euskadiko zazpi eurodiputatuok Europar Batzordeari eskutitz bidez eskatu genion gutxitutako hizkuntzen aldeko zuzentaraua proposatzea helburu, hiritarrak hizkuntzagatik eragiten den diskriminaziotik babesteko. Proposamen hau babestu dugu  María Badia (PSC), Raimon Obiols (PSC), Salvador Sedó (Unió), Raül Romeva (ICV) eta Ramon Tremosa (CiU) eurodiputatuok eta  Iñaki Irazabalbeitia Aralar taldekoak hungariar eurodiputatu sozialistak  PE intertaldeko presidente Czaba Tabadjik eta nik neuk.

Eskutitzean, ingeles bertsioan hemen klikatuta irakurri ahal duzuelarik, Readin Presidenteordeari eta Androulla Vasiliou eleaniztasun gaietarako komisario andreari eskatzen diegu orain dauden zuzentarau batzuk aldarazteko aukerak aztertzea, hizkuntzagatik egindako diskriminazioei buruzko aurreikuspenak sartzeko, edo hizkuntzagatik ez diskriminatzeko printzipioaren aplikazioari buruzko proposamen berria prestatzea, lehenago aipatu dugun Alfonsi txostenean sartzen diren aurreikuspenaren ildotik.

Bizi ditugun apurketa garai hauetan eta euroezeptizismoak goraka egin duela ikusirik, ezinbestekoa da talde gutxitu guztiak eta hiritar guztiak babestuta eta ez diskriminatuta sentitzea, estatu kideen aldetik erabilitako hizkuntzaren arabera jasotzen duten tratamendua barne. Ohikoa ez den erantzuna jasotzea espero dugu. Horrek esan nahi du «ez da nire gaia, ez nazazu auzitan sartu» betiko esaldia baino zerbait gehiago espero dugula. Ona da eleaniztasun gaietarako komisaria andrea Maltakoa izatea. Ondotxo daki berak zer den estatu bat izatea eta ez izatea. Euskarak Europan du Maltako hizkuntzak dituen hiztunen bikoitza. Catalunyar hizkuntzak ia hogei aldiz gehiago. Euskara eta Catalunyarra ez dira hizkuntza ofizial Europan. Maltako hizkuntza, bai.

Inguru honetan, halako gaiak jorratzen ditugunean, arin batean esaten digute estatu kide zehatz baten arazoa dela, baina ez da: oinarrizko eskubideak ukitzen dituen arazoa da. Batzuek pentsatzen dute zure Herrian zure ama hizkuntza  administrazioan eta justizia alorrean erabili ahal izatea nabarmenkeria dela edo apetagatik egiten dela, eta zailtasunak sortu nahiak edo banatzeko nahiak eragiten duela. Hori esaten dute aniztasuna irensteko duten ezgaitasuna ezkutatzeko. Askatasun kontua da, eskubideak urratuta dituzten pertsonen arazoa, eta ondorioz, demokrazia arazoa ere bada. Ea aurrerapausoak lortzen ditugun eta gai hauetan ( batzuentzat gai txikiak diren arren) Europan gertatzen diren hainbat gauzek hiritargoak erakundeei buruz duten ikuspegia baldintzatzen dutela konturatzen diren. Ez ahaztu erakunde hauen arrakasta aniztasunaren defentsatik etorri zela, garapen,aurrerapen eta gizarte justiziaren sustapenetik .

Tags: , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario