ANIZTASUNAREN ALDEKO LEGE BAT EUROPA MAILAN BEHAR DUGU

| 11 noviembre 2017 | Responder

Frantziak hizkuntza aniztasuna errespetatzeko estandarrari muzin egiten diolako diskriminazioa pairatzen duten bost erkidegoetako ordezkariren agerraldiak aukera emango dio EAJri Europa mailan hizkuntza ofizialen hiztunen eskubideak bermatzeko legeria loteslea berriz ere aldarrikatzeko. Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendik, Iparraldeko Elkargo Bakarreko Hizkuntza Politikorako arduraduna Beñat Arratek eta nik neu, ekimen hau aurkeztu genuen Baionan atzo arratsaldean.

Ekimen hau abian jartzeko hitzordua azaroaren 16rako hitzartu da eta Estrasburgon izango da. Egun horretan Europar Parlamentuko Gutxiengoen intertaldeak, gutxitutako edo estaturik ez duten erkidego edo nazionalitateen eskubideak defendatzeko lana egiten duen 70 pertsonek osatutako lantaldeak, Bretoiera, Alsaziara, Okzitaniera, kataluniera eta Euskara frantziar lurraldean babesteko eta beren erabilera sustatzeko lana egiten duten bost nazionalitateetako ordezkarien agerraldiak hartuko ditu. Hain zuzen ere, aurkezpen hori egingo dute EAJ-PNBren Ipar Buru Batzarreko presidente Pako Arizmendik; Beñat Arrabit, alkate eta Iparraldea hartzen duen Lurralde Elkargoko presidente ordeak; Jordi Vera, «Oui» Frantziako kataluniarren elkarteko buruak; Andrée Muchenbach, Alsaziako D’Unser Land Party-ko presidenteak eta Geli Grande, National Occitan Partyko presidente-kideak.

Atzo aurkeztu genuen ekimena, urrats berri bat da Europar Parlamentuan minoritateen taldeak eramaiten duen lanean, Europar Batasunak betebeharreko legedi bat ukan dezan Europar komunitate nazional tradizionaletako kideak diren 50 milioi baino gehiagoko Europar herritarren oinarrizko eskubideak zaintzeko.

· Urrats berri bat da Intertaldearen lanean, heldu den ostegunean iraganen den elgarrizketa, “ Estrasburgoko Adierazpena ” edo hizkuntz guttituen aldeko Alfonsi txoxtenaren lanen, ondorioa baita. Txoxten horrek gehiengo zabal bat lortu zuen Europar Parlamentuan, 645 boz alde eta bakarrik, 26 boz kontra. Horrek betebeharreko legedi baten beharra sustengatzen du eta ere, gai hori oinarrizko eskubideen mailan tratatu behar dela.

·Betebeharreko Legedi bat aipatzen dugu, Europar leloa “ ainiztasunean bateratuak ” egiazkoa bihurtzeko. Mail hortako tresna bat behar dugu, akordio, intenzio adierazpen eta beste neurri diplomatikoen tokia hartzeko. Horiek ainiztasuna defenditzen dute, bainan ez dira gauzatzen Estadoek eta Europar erakundeek ere jarrera oso ezberdinak daukatelako gomendio horien kudeatzean.

· Oinarrizko eskubideetaz mintzo gira, gaur Europar Batasunean, biztanleen hizkuntz eskubideak hizkuntz komunitate bakotxaren estatutu juridiko eta politikari lotuak dira. Europar herritar horien eskubideak Eurokartaren oinarrizko eskubideei zuzenean lotuak direla, beren gain ez dute hartzen komunitate horiek. Gaur, Europar Batasunaren hizkuntz ofizialak Estadoen hizkuntz ofizialak dira bakarrik. Aldiz, Estadoko hizkuntzen hiztun gehiago daukaten nazio historikoen hizkuntz indartsu batzuek, ez dira ofizialak. Eurokartaren Oinarrizko eskubideen berdintasuna eta diskriminazio ezaren aurka daude diskriminazio horiek.

· Azkenik, herritarrei Europar erakundeei beren kezkak adieraztea galdegiten diegu, beren esku duten ahalbide guzien bidez. Ekimen hau sail hortan sartzen da. Baina ainitz badaude, Europar herritarren ekimena prozeduraren baitan. Gaur, Intertalde horri aurkeztu egitasmo batek Europa mailan betebeharreko legedi hori proposatzen du. Ondoko asteetan, bere hedapenean parte hartuko dugu burubelarri.

Europar Parlamentuan, heldu den Osteguneko ekimena posible egiten duten guziak eskertu nuen atzo,  aniztasunaren aldeko oso ekitaldi garrantsitsua bait da . Frantzian zailtasun handiak daukaten bost komunitateen ordezkariak borrokatzen dira Europa mailako ainiztasuna zabalago batentzat. Beren hizkuntz komunitateen bizirik atxikitzeko ideiak aurkeztuko dizkigute. Hitzartu duten bezala, espero dut Macron presidentea eta Frantses gobernu berriak, Frantses erakundeak gai hortaz duten ikusmoldea aldatuko dutela. Ehun milaka Frantses eta Euskaldun, Okzitandar, Bretoindar, Alzaziar, Korzikar edo Katalandarren Oinarrizko eskubideak sinpleki defenditzen ari gira.

Atzoko ekitaldian Beñat Arrabitek baita ere parte hartu zuen. Iparraldeko jeltzale hau Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Iparraldeko Elkargo Bakarreko Hizkuntza Politikorako presidente ordea da. Baita ere Arrosako alkatea. Beñat Arrabitek hizkuntza politikarako arduraduna den aldetik azpimarratu zuenez “egunetik egunera gero eta gehiago sufritzen ari gara Frantziaren aldetik euskararen aldeko politika aktiboak bermatzeko ematen ez digun lege babesik eza. Gero eta eragozpen gehiago jartzen dizkigute eta oztopoak gero eta handiagoak dira gizarteak euskara gehiago nahi duelako. Esate baterako, irakaskuntzan: euskaraz irakasteko eskola pribatuak eraikitzeko inbertsioak ezinezko gertatzen dira oraindik legeak ez duelako baimentzen irakaskuntza publikoan euskaraz bideratutako hizkuntza murgiltzea”. Arrabiten ustetan “berebizikoa” da Europa mailan egin nahi den ekimena “hizkuntza politika aktiboa” bermatu ahal izateko.

Tags: , , , , , , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario