ANIZTASUNA, NORK BERE ETXEAN EREIN BEHAR DU

image

Asteon, europar parlamentuak onartu dituen agirien artean bat dago hizkuntza erkidegoetako kide garenoi, estaturik gabeko nazioetako edo oso ohikoak ez diren errealitate soziopolitikoetako kideoi bereziki interesatzen zaiguna. Agiri hori da aniztasunaren gaia jorratzen duena, Europar Batasunaren baloreetako bat delako ustean oinarrituta. Benetan gomendatzen dizuet irakurtzea, tele-predikari , hizlari eta politikoki «zuzen» jo daitekeenaren defendatzaile sutsu eta sasi-ilustratuei dagokien lekua ematen dielako. Beren dogma nekagarriak berrikustera animatzen ditu, esaten dena ulertu eta azkenean onartuko dutelako esperantzarekin, hori bai, beraiek idatzitakoaz edo teoria zaharkituek berresten dutenaz aparteko ezer irakurtzera animatuko balira.

Europan, «ezohiko erkidegoa» topikoak esan nahi du Europar Kontseiluan eserleku propioa emango lizukeen estatu propioa izatea eta horrek suposatzen dizkizun beste ahalmen eta gaitasun batzuk izatea, Juncker Luxemburgarrak zuzentzen duen elkargoko komisarioa eta biztanleriaren araberako eserlekuak Europar Parlamentuan,hain zuzen. Inortxok ere ezin du azaldu nola izan dezaketen Baltikoko errepublikek, orain dela gutxi independente bihurtzeko burutu dituzten prozesuekin eta nazioarteko erkidegoaren onarpenarekin; edo Eskoziak ,estatu bat izan nahi izan ote duen ala ez planteatu ahal izatea; ia 200 presidente izendatu dituzten herriek, mende luzeetako historia, estatu jotzen diren hizkuntzak baino erabiliagoa den hizkuntza duten herriek eta ageriko bideragarritasun ekonomikoa dutenek halakorik ezin duten bitartean.

Horregatik eta, eskubide hauek ukatzen diren arren, entitate horietako askok bizirik diraute, gizarte oso bat dagoelako beren herria aldarrikatzen duena, beren nazio nortasuna josten duen hizkuntza bat dutelako, kultura eta tradizioak dituztelako eta kasu batzuetan hartzen dituen estatutik bereizten dituen sare ekonomikoa dutelako; hau da, hiritar batzuk daude, nazio nortasun hori sentitzen dutenak. Azken finean, existitzen dira, izan badira. Estatu zaharrei,ordea,ez zaie batere gustatzen beren baitan aniztasun hori dagoela aitortzea, beldurra sentitzen dute, errefusatu egiten dute eta ikaratu egiten dira; nazio nortasuna, herrialde zehatz bateko hiritarrena baino, munduko hiritarrenak izan beharko lituzketen eskubide batzuekin lotzen dutelako.

Horregatik, arazoz beteriko aldi hauetan, antzinako eskema monolitikoak sostengatzen zituzten eta «bat,handia eta askea» goiburua gogoan zeramaten gehiengo absoluturik gabe, ustezko «progresista» horiei entzuten diegu oinarrizko eskubideen ikuspuntu etnizista erabat gaitzesgarria dela esaten. Hala esan zuen gizon sasi jakintsuren batek, imintzio handiak eginez «nazio nortasuna ez zatitzeko» deia egin zuenean, aztertzen ari zen arazoa nazio nortasun hori «demos» berberak partekatu ez izatearen ondorio izango ez balitz bezala.

Bere inguruko boto-haztegiaz arduratuta, apurtzen dituen zokorretatik begirada altxatu ezinik dabilen handikiaren bihotzeko mina sendatzeko botika onak izan daitezke testu honen hasieran aipatu dudana moduko agiriak. Hemen aurreratzen da zer nolakoa izango ote den nazio nortasunaren balorea, eta aniztasuna aldarrikatzen da aniztasun hori benetan sustatzeko errezetak emanez. Heziketa inklusiboa; berdintasuna; hizkuntza guztiei, sentimendu eta kulturei zor zaien errespetua; nortasunetan baino, eskubideetan oinarritutako balore gizatiarrak eraikitzea…Hala idatzita zegoen,esate baterako, Ibarretxe Plana zeritzon agirian. Baina, kontzeptu hori konplexuegi egiten zitzaien Cánovas del Castilloren nazionalismo etnizistan geratzeaz batera, gaur egungo Espainiar Konstituzioa betiko bihurtzeko asmoz harrizko interpretazioa egin dutenei.

Gogora dezagun esklerosi horren arrazoi nagusiak azpijokoan oinarritzen direla. Nazio eta eskubide historikoei buruzko elkarrizketa hasteko orduan gaur egun korapilatzen eta asaldatzen direnak, garai bateko kupula militarrak «konstituzioaren eragileei» zortzigarren titulua aldarazteko eta oraingo terminoetan idazteko planteatu zien xantai berbera luzatzen ari dira. Denbora hura amaitu egin zen. Egia, justizia eta ordaina aldarrikatzea da xantai hark suposatzen digun harlauza astuna gainetik kentzea eta gaur erregea baino erregetiarragoak direla salatzea. Behar bada, komeni zaie ulertzea aniztasunaz hitz egiteak ez duela derrigorrez aniztasunean sinestea suposatzen eta benetako aniztasuna, hau da, aniztasun emankorra eta onuragarria, nork bere etxean erein behar duela.

Tags: , , ,

Category: Blog

Deja un comentario