GAZTETXOAK BRUSELAN

| 13 octubre 2015 | Responder

IMG_2197

Atzokoan Bilboko Gaztetxoak elkarteko kideak etorri zitzaizkigun bisitan Europar Parlamentura. Hogeita hamar gazte bat izan dira, gazteen artean balore on eta eraikitzaileak sustatzeko lana egiten dutenak. Gizartea hobetuko duten baloreak lantzen eta sustatzen dituzte. Esteka honetan daukazue Gaztetxo taldearen web orrialdea. Bertan duzue taldeari buruzko infomazioa eta garatzen dituzten jardueren deskribapen zehatza. Bideo honetan jasotzen dira bisita amaitutakoan azaldu dituzten iritziak .

Guk pozarren hartzen ditugu beti halako bisitak. Honaino heltzen direnekin elkartzen gara,zer egiten dugun eta zertara dedikatzen jakin nahi dutenekin hitz egitea gustatzen zaigu. Oso interesgarria da kanpotik nola ikusten gaituzten jakitea . Bitxia bada ere , oro har, oso gutxi ezagutzen da hemendik egiten denaz , parlamentu honetan egiten duguna gizabanako guztien eguneroko bizitzarentzat benetan garrantzitsua den arren.

Kasu honetan bereziki, oso pozgarria izan da bisitariek jarri diguten harridura aurpegia, gure herri txiki eta ausart honetaz europar agintariek duten irizpide baikorra azaltzen den bideoa jarri diegunean. Gure gizartea ezaguna da , esate baterako, berdintasun eta solidariotasun politikan, finantzaketa sisteman, politika industrialean, lanbide heziketan eta abarretan egiten duen lan paregabeagatik. Begi onez begiratzen digute, esate baterako, produkzio sarean ekonomia sozialak presentzia nabarmena duelako. Errealitate horiei esker, nortasun argi eta baikorra duen herria .

Autobusean Bilbo eta Brusela arteko 1300 kilometroak egin ondoren, eta asteburua Bruselas hiria eta inguruak ezaguta, atzo parlamentura etorri ziren eta bisita amaitutakoan etxerako bidea hartu zuten. Beraiei entzun diegunaren arabera, bidaiak merezi izan du. Zalantzarik ez dugu hemendik ikusitakoak eta ikasitakoak gazte eta nerabeekin egiten duten lanerako balioko diela, lagungarri izango zaiela. Gainera, europar erakundeak ezagutzera bultzatu zituen jakin mina ere areagotu zaiela pentsatzen dut. Euskadiko gazteei horixe bera transmititzen jakingo ahal dute!.

Tags: , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario