HIZKUNTZEN BERDINTASUNERAKO EUROPAR SAREAK ESPAINIAREN JARRERA GAITZETSI DU,BERRIZ ERE

Hizkuntzen arteko berdintasuna sustatzeko europar sareak (ELEN, ingelesez European Language Equality Network), berriz ere , Nazio Batuen Erakundean bere gaitzespenik sendoena aurkeztu du espainiar agintariek gaztelaniaz besteko hizkuntzekiko erakusten duen jarrera salatuz. Iragan urtean Suitzan gertatu zen moduan, erakunde honetako arduradunek datuak eskuan erakutsi zuten Espainian gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialen kontrako diskriminazioa sistemikoa dela eta erabat instituzionalizatuta dagoela. Oraingo honetan, ELEN erakundeko ordezkariek urrats berria emango dute. Espainia zigortzeko prozedura sustatzeko prest daude, Oinarrizko Eskubideen Kartaren kontra jarduten duela arrazoituta.

ELEN erakundearen kexa erakunde honek urtero mundu osoko oinarrizko eskubideen egoera berrikusteko egin ohi duen bileran adierazi da. ELEN-en Idazkari Nagusi Davyth Hicks-ek kexa hau azaltzeko orduan zehaztu du hainbat kasutan eraso argiak egin direla catalunyar, euskara, aragoar eta asturiar hiztunen kontra, besteak beste, poliziak eginiko gehiegikeriak eta justizia administrazioaren aldetik eman den kapitulu beltz dei daitekeena. Hauxe da, hain zuzen ere, txosten honetan okerren irteten dena. Txostenean hizkuntza koofizialen hiztunak lotsarazteko egin direnak azaltzeaz gain, guztiz zentzugabeak diren epaitzak ere aipatzen dira. Kasuren batean hizkuntzaren aitzakia erabili da, esate baterako, umeen zaintza alde   baten edo bestearen alde ebazteko, gurasoetako batek semea edo alaba hizkuntza koofizial batean eskolaratzeko nahia adierazi duela arrazoituta. Espainiako botere judizialak behin eta berriz erakutsi izan du bere arbitrariotasuna, independentziarik eza eta kide batzuek aniztasunaz eta horrek suposatzen dituen eskubideez eta aniztasuna babesteko dauden legeez duten kontzeptu ulertezina, eta ez dira konturatzen aniztasuna babesten duten lege horiek betetzera mugatu beharko luketela .

Txostena lau ondorio sendo planteatzen ditu, bakoitza aurrekoa baino sendoagoa. Lehena da gaztelaniaz besteko hizkuntzetako hiztunen kontrako diskriminazioa sistemikoa delako eta estatuaren botereen aldetik instituzionalizatuta dagoelako egiaztapena. Txostengileek azpimarratu dute diskrimazio hau guztiz onartezina dela, eta diskriminazio egileak berehala kargutik kentzea eskatu dute. Horretarako, Nazio Batuen erakundeari eskatu diote eskura dituen eta estatu kideek izenpetutako mekanismoak martxan jartzea, halako praktikei amaiera ematen zaiela bermatzeko. Amaitzeko, ELEN erakundeak iragarri du Europar Batzordeari formalki eskatuko diola Espainiaren kontrako arau hauste auzia irekitzea, gutxiengoen eskubideak bermatzeko Oinarrizko Eskubideen Kartan jasotako babes estandarren kontra egiteagatik. ELEN erakundea berrazterketa lan hau Europar Batasuneko 18 estatu ezberdinetako 44 hizkuntzen egoeraren inguruan egiten ari da.

Txostenak (laburpena honako estekan irakur dezakezue) euskararen kasuari buruzko erreferentzia egiten du eta Nafarroan gertatutakoa jasotzen du bereziki.Txostengileek adierazi dutenez Nafarroa Europa osoan toki bakarra da zeinetan hiztunek hizkuntz eskubide ezberdinak dituzten, hiriaren arabera edo bizi diren tokiaren arabera, denek hizkuntza iragan berbera partekatzen duten arren. Txostenean ere azaltzen da errealitate horrek hezkuntza sailean, Euskaraz ematen diren zerbitzu publikoetan eta Nafarroako Gobernuak gai horretan erakutsi duen jarreran izan duen eragina. Zalantzarik ez dago, europar agintarien gaitzespena hainbatetan jaso duen jarrera hori bere amaierara heldu dela. Nafarroan lortu den aldaketak, beste gauza batzuen artean, Nafar biztanleek Linguae Navarrorum deritzonarekin duten harremana normalizatzen lagunduko du. Euskadin, justizia administrazioa da,berriz ere, okerren irteten dena. Dena dela, osasun zerbitzu publikoa ere aipatu da test bidezko galdetegi batzuk euskaraz eginak ez daudelako.

Tags: , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario