ANTIGOALEKO IKUSKERA ZAHARKITUAK
Alderdi politiko batzuk daude beren buruak » iritzi lider» edo Intelektual jotzen dituztenak, eta behin eta berriz errepikatzen dute EAJ-k esan eta defendatzen duenak Europan zereginik ez duela edo ikuspuntu zaharkituak dela. Hiritarrei interesatzen ez zaiela. Eta, etorkizunik ez duela. Hori esaten dute europar eztabaidez ezer ez dakitelako. Eztabaida horiek jarraituko balituzte ondotxo jakingo lukete buruan darabilten estatu eredua antigoalekoa, zaharkitua eta ez-eraginkorra dela. Are gehiago, ondotxo jakingo lukete estatu horrek, izan ere, ez duela existitu ere egiten. Europako seihilekoko jarduna irakurtzea baino ez dago.
Erraz jakingo lukete gutxiengo nazionalen gaineko eztabaida Europan geldiezina dela eta eztabaida hori sustatzen dutenen artean daudela Europako PP-ren buru esanguratsu batzuk. Zertxobait arakatu ezkero, ondo jakingo lukete Europako PPko buru horiek ez dutela pentsatzen, ezta zatirik txikienean ere, Euskadiko PP-k, esate baterako, Euskadiko hizkuntza politikaren inguruan pentsatzen duena. Izan ere, lotsatu egingo litzateke gai honetan Euskadi Europa mailan erreferentea dela ikustean eta, erreferentea den neurrian, Europar Batzordearekin gai horietarako lankidetzan aritzen den adituetako bat dela. Gainera, guk defendatzen eta aldarrikatzen ditugun ideiek gehiengo zabal baten babesa jaso dute Europar Parlamentuaren baitan.
Haiek zabaltzen dituzten estereotipoak eta sustatzen dituzten politikak ez daude oso lerrokatuta hemen inmigrazioaren inguruan pentsatzen eta eraikitzen ari denarekin. Beste behin ere, pertsona hauei gustatzen zaizkien estatuak,hau da, zentralistak, antigoalekoak, zaharkituak, aniztasunaren kontrakoak eta autoritarioak dira jarrera europazaleen kontra agertzen direnak , eta horiek dira Europar Parlamentuan aurrera egitea nahi ez luketenak, eurodiputatuen gehiengo zabalaren babesa jasotzen duten arren.
Zalantzarik ez dago gai horretan behintzat, aurrekoa aste “horribilis” izan dela gizarte talde horientzat. Europako PP alderdia bera izan zen gutxiengo nazionalen eskubideen inguruko mintegia antolatu zuena. Gutxiengo nazionalen eta hizkuntza gutxituen inguruko mintegi hau oso arrakastatsua izan zen, eta bertan ateratako ondorioek seguru gaude Espainiar Gobernuaren Euskadiko ordezkaritzan dagoen «odolgarbia» ere asaldatuko dutela. Mugitzen den ororen kontra aurkeztu ohi duen errekurtsorako ere balioko litzaioke, seguruenik. Barre batzuk botatzeko aukera izan dezazuen, hemen utziko dizkizuet jardunaldi interesgarri honen antolatzaileak iragan astelehenean mintegiaren ondorioen inguruan esan zituen hitzak .
Guk ere Bilbon mintegia egin izan dugu asteon, gai horren inguruan. Oso interesgarri egiten da ondorioak laburbiltzen diren bideoa ikustea. Horiek gai guztiak Europan eztabaidatzen dira eta gero eta hurbilago gaude, jaun andre horiei gustatu ala ez, » zezenaren azal » horretan aniztasuna, errespetua eta heziketari buruzko beste balore batzuk ezartzen laguntzetik. Hori espero dugu guk. Hemen ere utziko dut «lotsaren bideoa» Gaizka Garitano Eibarreko futbol taldeko entrenatzaileari egingo diogun omenaldi xume gisa. Eta, ez dezagun ahaztu, «Marca» eta » Antena 3″ hedabideen aburuz gizon horrek ez du ez gerririk ezta sen onik ere. Horiek omen dira europazaleak .
Urduri jartzea nahi badugu, hona hemen Infolibren topatu nuen artikulu interesgarria. Espainia aldean kazetaritza seriorik egingo balitz, euskal auzia edonon aztertzeko moduko kasua litzateke. Agerian dago inguru honetan gauzek bestela funtzionatzen dutela, beste garapen eredua dagoela, aukera eta politika modu zehatz baten fruitua dela eta emaitzak agerian daudela. Baina ez dezagun espero gai hau prentsa serioan aztertzea, «elizarekin» topo egingo dugulako. Orain arte txapela «hariztuta» janzten dugun baserritar ezjakinak garela esan badute, ez zaie erraz egingo , hori dena «brometan» esan dutela defendatzea.
PP alderdiak nazio segurtasunaren inguruan duen ikuspegiak ere ez ditu bere garairik onenak bizi, mundu mailan bizi dugun mehatxu terroristak ulertezin egiten baititu gai hauen inguruan lan egiten duten polizia guztiei jartzen dizkien betoak. Zalantzarik gabe, haiena da boterea, eta betoa jarri ahal diote Ertzaintzak nazioarteko datuak jasotzeari. Baina hemen inortxok ere ez du hori ulertzen. Zentzu horretan nahiko nuke Espainian terrorismoaren inguruan egiten den eztabaida, zigorrak gogortzearen alde egiten dena, egunean jartzea. Gu gauden inguru honetan behitzat, beste gauza batzuetaz ari baikara. Koordinazioaz hitz egiten dugu, mehatxu horri egiteko orduan, Europa osoan zabalduta ditugun baliabide guztiak alferrik ez galtzeaz, alegia. Baliabide teknikoak eta materialak , eta giza baliabideak ere bai .
Amaitzeko, Mediterraneoan gertatu den zorigaitzaren inguruan egin dugun eztabaidak diskurtsoa ezerezean uzten du PPk inmigrazioaren inguruan zabaltzen dituen estereotipo hutsalekin. Zintzotasun, solidariotasun, ardura eta errealismo pixka bat beharko litzateke. Europak jarrera horiek desagerrarazteko ahalegina egitea eskatzen du, etorkinak erreskatatzeko politika eraginkorragoa eskatzen du .Batasunaren babes politika defendatzen dute irizpide objektiboei jarraitzen zaiela ahalbidetzeko eta estatu guztien artean heltzen diren pertsonen ardura banatzeko. Gainera, gogoratu ere egiten da etorkin ekonomikoak ez datozela guri lana kentzera, baizik eta ahultasun egoeran dagoen ekonomiaren alde egitera eta gure eredu soziala finantzatzen laguntzera. Errealismo eta erantzukizuna behar dugu.
Zorionekoa naiz egitasmo honetan hasiera hasieratik egon naizelako eta inoiz ere mugak administratzeko beharrik izan ez dudalako.
Category: Blog