EUSKARAREN ALDE LEHEN EGUNETIK

Gaur bertan Ramón Tremosa i Ballcels (CdC), Francisco Gambús (Unión Democrática de Catalunya), eta nik (EAJ-PNV ren izenean) eurolegebiltzarkideok legegintzaldi hasierako bilkuran, Estrasburgoko parlamentuan, euro-ganberako presidente berraukeratua izan den Martín Schulz-en aurrean aldarrikatu dugu erakunde honetan ospatuko diren bilkuretan Euskara,Catalá eta Galego hizkuntzak erabili ahal izatea. Proposamenaren bidez bilatzen da euro-ganberaren baitan espainiar estatuan dauden hizkuntza koofizialen erabilerari buruzko akordioak hobetzea,  lehenagotik hiritargoari ematen baitzaio Europar Batzordearekin eta Kontseiluarekin hizkuntza hauetan erlazionatzeko aukera. Era berean proposatu gara Estrasburgoko osoko bilkuretan hizkuntza hauetan burutuko diren hitz egiteen aldibereko itzulpena egiteko  beharko diren mekanismoak, erakundearentzat inolako kosterik suposatu gabe.

Hiru eurodiputatuok gogoratu dute  2015eko akordioa beste europar erakundeetan dagoela eta aplikatzen dela, eta euro ganberak 2013 urtean eta aldeko 645 botorekin, kontrako 26rekin eta 29 abstentzioekin onartu zuela Alfonsí izeneko txostena,   gutxitutako hizkuntzak eta Europan desagertzeko arriskuan daudenak babesteko neurriak proposatzen dituena. Europar Parlamentuak txosten honen bidez Europar Batzordeari eskatu dio lege neurrien eta egintza betearazle txostenen bidez osatzea Lisboako Itunean, Europar Batasunaren Funtsezko Eskubideen Kartan eta  Europar Kontseiluaren Erregioetako Hizkuntzak eta Hizkuntza gutxituak Babesteko Kartan hizkuntza gutxituak eta desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak defendatzeko aurreikusten diren neurriak. Txostenak era berean iragartzen du hizkuntza hauek arrisku egoeran aurkitzen direla estatuetan eta europar erakundeetan aniztasuna sustatzeko partidetan eman diren murrizketa orokorren ondorioz.

Hiru eurodiputatuok Alfonsí txostenak Europar parlamentuan jaso zuen gehiengoarekin bat datorrela uste dute  Europar erakunde honek «ekimena martxan jartzearekin inplikatzeak». Hiru arrazoi eman dute beren baieztapena azaltzeko «Lehenengo eta behin Europar Parlamentuari lidergoa emango lioke beren aurreikuspenen garapenean. Gainera, euro ganbera jarriko litzateke hizkuntza gutxituen kartan bildutako printzipioen norabidean. Amaitzeko, Ganbera Europa osoan halako hizkuntzak erabiltzen dituzten 50 milioi pertsonengana hurbiltzeko ere balioko luke».  Tremosa eta Gambús, eta nik gure idazkian gogoratu dugu  «zilegitasun berezia» dugula eskari hori egiteko orduan «Gu hiruron ama hizkuntza da horietako bat (euskara kasu batean eta catalá beste bien kasuan) eta hizkuntza horiek biak koofizialak diren herrietan bizi gara. Hauteskunde hauetan ere «Europararako Koalizioa» izenburupeko taldean aurkeztu gara eta talde honen barruan gaude Catalunya, Euskadi, Caliza eta Kanariar Irlak herriak. Hauetako hiruretan dago gaztelania ez den hizkuntza koofiziala”.

Tags: , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario