EUSKARA DEFENDATZEN JARRAITUKO DUGU

euskal01

Ekitaldi hau festa bihurtu nahi dut. Europa sozialaren alde, guk nahi dugun arima eta bihotzarekin. Beste Europa bat, berria. Europa hobea. Osatzen duen aniztasunera zabalik egongo den Europa. Horregatik hasi naiz, hasierako agurra keinu hizkuntzan ere egiten. Kanpaina amaitu arte egingo dut. Horrela eginez, Euskaditik gure ekarpena egin nahi dugu. Ideiak eta konpromisoa erantsi nahi dizkiogu  entzuteko desgaitasuna duten pertsonen federazioarekin betetzen dugun akordioari. Euskadi lau haizetara oihukatzen ikastera animatu nahi dizuet: Euskadi gehiago. Emakume eta gizon guztiek entzun dezaten. Guk ideia hori barneratuta daukagu. Ekarpenak integratuz eraikitzen da guk nahi dugun Europa hobea. Eta, Euskadi gehiago izango duen Europa berrian, Euskarak ere badu bere lekua.

Europar Legebiltzarrera euskara eraman dugu, bertan gera dadin. Legegintzaldia hasteko momentuan, akordio bat proposatuko dugu gure hizkuntza osoko bilkuretan erabilia izan dadin. Benetan espero dut oraingo honetan baiezkoa ematea. Birritan saiatu izan gara, presidente popularrarekin eta sozialistarekin. Eta birritan esan digute ezetz. Aurreko legegintzaldian eleaniztasunari buruz eta hizkuntza gutxituak babesteko onartu zen txostenean oinarrituko gara. Hori ere, EAJ-PNVren ekarpenaren bidez lortu da. Seiehun diputatutik gora esan dute baietz, baietz Euskarari. Europar Batzordeari legeri loteslea egitea eskatu diote Europan, Euskara, Catalunyarra, eta Galegoa babesteko. Hurrengo legegintzaldian egingo dugun lehen galdera izango da: Noiz hasiko gara?  Euskarak ere industria kulturalei laguntzeko Europa sortzailea egitasmoan egotea zainduko dugu. Euskal hiritarrek europar erakundeekin harreman idatziak euskaraz burutzea ahalbidetzen duten akordioak betetzen direla zainduko dugu. Eleaniztasun gaietarako komisarioa nahi dugu, europar hizkuntza guztiez arduratuko dena. Gure helburua ofizialtasuna delako. Ulertezina baita estatu hizkuntza  izan behar izatea, europar hiritar batek denona den parlamentuan bere ama hizkuntzan hitz egiteko  duen eskubidea errespetatua izan dadin.

Nosotros llevamos el euskera al Parlamento Europeo para quedarse. Empezaremos la legislatura proponiendo un acuerdo para que nuestra lengua pueda utilizarse en los plenos. Esperemos que esta vez nos digan que si porque ya lo hemos intentado dos veces, con presidente popular y socialista. Y ha sido que no. Nos apoyaremos en el informe sobre multilingüismo que se aprobó la pasada legislatura para proteger las lenguas minorizadas. Con una aportación fundamental de EAJ-PNV. Más de seiscientos eurodiputados han dicho si al Euskera. Han encargado a la Comisión Europea una legislación vinculante que proteja en Europa el Euskera, el Catalán, el Gallego. Nuestra primera pregunta la próxima legislatura será: ¿Cuando empezamos?. Vamos a vigilar también que el Euskera tenga presencia en el programa Europa creativa de apoyo a las industrias culturales. Vigilaremos el cumplimiento de los acuerdos que permiten a vascas y vascos relacionarse por escrito con las instituciones europeas en nuestra lengua.  Queremos un comisario de multilingüismo que se ocupe de todas las lenguas europeas. Porque  nuestro objetivo es la oficialidad.  Porque es incomprensible que ser o no una lengua de estado sea la única razón para que se respete el derecho de cualquier europeo a hablar en su lengua materna en el parlamento de todos.

Lehenago ere esan dizuet. Aurreko legegintzaldi honek fruitu ugari eman ditu. Hizkuntza gutxituei buruzko txostena onartu dugu seiehunetik gora diputaturen babesari esker. Sare lana ere egin genuen Jaurlaritzarekin, alderdiarekin eta gizarte zibilarekin. Gure artean partekatu genuen ezagutza hori dena 17 zuzenketa bilakatu genuen. Gure ekarpenei esker,  eurolegebiltzarkideen % 80k egintzak eta jarduerak eskatzen dizkiete Batzordeari eta Kontseiluari. Legeri loteslea eskatzen dute. Frantziak eta Nafarroak euskara errespeta dezaten.Barcinak  jakin dezan «Egun on» esatearekin ez dela inolako konsigna independentistarik aldarrikatzen.  Frantzian ere, unean uneko prefetak isunik jar ez diezaien ikastolak babesten dituzten Iparraldeko udalei.

Txosten honek amaitzen du PP eta PSOEren aldetik hizkuntza politikaren inguruan darabilten demagogiarekin. Merezi zuen bezala ospatu genuen: lan eginez. Estrasburgon maila goreneko agerraldia antolatu genuen. Euskara Herrialdeetako hiritarrek eta Euskaltzaindiko presidenteak han azaldu zuten une honetan Euskarak Europan bizi duen egoera. Maiatzaren 26tik aurrera abian jarriko dugun lanaren oinarriak dira horiek.

Era berean lortu dugu Europar Legebiltzarreko presidenteak Euskaltzaindia erakundeari ematea Europar Hiritarraren saria. Merezi izan du, ehun urte luze hauetan mugaren alde bietan gure hizkuntzaren alde egin izan duen lanagatik. Gu izan ezik, kandidatura hori inortxok ez zuen aurkeztuko. Inortxok ere ez zuen defendatuko. Eta, gure ahalegin eta ekimenaz baliatu behar izan genuen, PPk  sari hori eragozteko saiakera egin zuelako. Azkenean, Bruselan elkartu ziren  Martin Shulz eta Andrés Urrutia. Sari honek  euskara ikusgarri utzi du Brusela eta Estrasburgon, orain arte  gutxitan lortu izan dugun maila batean.Euskara hitza  azentu guztietan entzun dugu. Euskaltzaindia hitza  Alemaniako azentuarekin entzun dugu. Mende luzeko lana izan da euskara berreskuratzeko, mugaren alde bietan bizirik dagoen hizkuntza eta kultura, mendeetako historia duen errealitate kultural,sozial eta instituzionalaren lekukotasuna. Euskaltzaindiako buru izan ziren Resurección María de Azkue, Etxaide, Lojendio, Lekuona, Villasante, Haritschelhar eta Andres Urrutiak mende honetan akordio luze eta zabalak sustraitzea lortu dute, berriro ere hazten ari den kulturaren eta ondarearen izenean, berriro ere, etorkizuna izan dezan. Eta, jardun horretan, zeresan handia izan du mugaren alde bietan, Nafarroatik, Euskadiko Erkidegotik, Pirinio Atlantikoetatik euskaltzale eta euskal intelektualek egin duten lana, etengabea, isila, bikaina. Euskaltzaindian mendea eman dute euskal hizkuntza eta kultura babesten eta handiago egiten .

Estaturik gabeko beste nazio ez dago, gure moduan,EAJ-PNVren ekimenez, bi legegintzalditan Europar Hiritarraren sari bi lortu dituela esan dezakeenik. Josu Ortuondok ere Jose Mari Muñoa aurkeztu zuen, eta lortu egin zuen Europar Parlamentuak Europar Hiritarraren saria ematea. Diana Wallik  eman zion saria, hemen, Donostian. Berak ere merezi zuen. Gaur ere merezi du euskal hiritar guztiok zor diogun txalo zaparrada handi, bero eta esker onez betea. Urteetan eginiko lan isil eta eraginkorragatik. Egunero eskertzen diogu  bidean markatu zuen ibilbidea, eskalatzaileek haitzetan egiten duten bezala markatu ziguna.

Ahalegin horren mailara egotekoa izan da azken bost urteotan egin dugun esfortzurik handienetakoa. Brusela eta Estrasburgon nafar euskaldunekin egon gara, horixe bera izateagatik, nafar eta euskaldunak izateagatik, klandestinitatean lan egiten dutenak. Euskalherria Irratiaren kasua da. Federaziora ere, Nafarroako Ikastolen kasua eraman genuen. Egunkaria auzia salatu ahal izan genuen, eta zuzendaria babestu ahal izan genuen. Europako bihotzean Raimundo Olabide ekarri genuen gogora….. eta parlamentarium-en Euskal lekukotasuna utzi dugu betiko. Eta, horrela jarraituko dugu, gauza handiekin, txikiekin,  sinbolikoekin. Euskararekin. Eskerrik asko, bihotzez, bideo honetan kontatzen laguntzeagatik.

Aldaketa handiak, Euskarak Bruselan behar dituen aldaketek esker onez hartzen dituzte keinu txikiak, konprometituak, egunerokoak. Horregatik, euskaraz ari gara beti igogailuetan,Bruselan zein Estrasburgon. Eleaniztunen artean gauden arren, harrituta egoten dira » Bagoaz!» batekin edo «Zortzigarrenera!» esaten dugunean. Beti galdetzen digute “where come you from”, “nondik zatoz?”. Eta euskarari buruz galdetzen dute, hizkuntza zahar baten magiaz, bere misterioaz……Baina gauza guztien gainetik, gure hizkuntza biziak elkarrizketa bat sortarazten du. Orduan, gure Euskara  izar bihurtzen da pertsonen Europan: Basque Country, izar berria Europar Batasunean.

Tags: , , , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario