AGIRREREN EUROPA ZALETASUN SOZIALA, ETA POLITIKA EGITEKO DOTOREZIA OHORETZEN
Atzo goizean Getxon aldarrikatu nuen José Antonio Agirreren Europa zaletasun soziala, eta bere dotorezi eta praktikotasun politikoa. Orain faltan botatzen dudala azpimarratu nuen, batzuk eta besteak debate antzu eta aspergarrietan tematuta daudela ematen duen garaian,“jendeari interesatzen ez zaizkien arren eta arazoak konpontzeko balio ez duten eta irain eta deskalifikazioan oinarritzen diren arren». Itsaso Atutxak, Agirre Lehendakariaren senideek eta nik Eusko Jaurlaritzaren lehen Lehendakariaren birtuteak gogoratu nahi izan genituen Algortan Agirre lehendakaria gogoratzeko dagoen monumentuan egin zen lore eskaintzaren ostean. Nire ikuspuntutik Urkullu Lehendakaria dela Agirreren ondorengo zuzenan argi utzi nuen eta nahi dut.
Atzo gogoratu nahi izan nuen Eusko Jaurlaritzako lehen Lehendakariak Europar eraikuntzan Schuman edo De Gasperi-rekin batera “europar talde berriak” izenekoaren barruan izan zuen lan garrantzitsua. Agirre aitzindari bat izan zen, benetako europar federalista, Batasun federalaren eta europar subiranotasunaren aldeko apustua egin zuena nazio-estatuen diskurtso zaharkituaren aurrean eta Europan bizi diren nortasun nazionalak hiritarren atxikimendu askearen bidez nazioz gaindiko egitura horretan egokitzeko beharraren aurrean.
Eraikuntza honek akordioak behar ditu, konbentzituta nago, eta europar aniztasun guztia batu beharra dago Batasun hau ondo eraikitzeko. Zentzu honetan, faltan botatzen dut José Antonio Agirre Lekuberen jardunaren ezaugarri izan zen dotorezia politikoa. Berezko gaitasun eta abilezia zuen elkarrizketa eta akordiorako. Irain eta deskalifikazioaren etsaia izan zen, ingurumen okerrenetan ere. Egiteko modu horrek gidalerro izan behar du ardura politikoak ditugun guztiontzat. Polemika antzuak, aurkari politikoaren kontrako hitz zatarrak aspergarriak dira, ideia eta egitasmo ezak ezkutatzen dute, eta ez dituzte jendearen arazoak konpontzen. Horregatik uste dut Iñigo Urkullu dela gure lehen Lehendakariaren ondorengorik onena, berak ere gauzak egiteko modu hori berori praktikatzen baitu.
Ekitaldi horretan Agirre lehendakariaren pentsamoldearen eta jardunaren dimentsio soziala azpimarratu nahi izan nuen. Horregatik enpresari eredugarria izan zen Chocolates Bilbaínos Chobil, lantegian garatu zuen lan sozialarekin, eta politikari eredugarria izan zen lehen Eusko Jaurlaritzako Lehendakari gisa. Ibilbide horrek bere aztarna utzi du abertzaletasun demokratikoaren baloreetan eta gure kudeaketa publikoan. Euskadin martxan jarri diren osasun, hezkuntza eta ongizate politikak ikustea besterik ez dago, gure lehen Lehendakariaren pentsamendu sozialaren garrantzia eta emaitzak ulertzeko.
Category: Blog