ELKARREKIN BILBON EUSKARAREN ALDE

foto12013a urte historikoa izan da hizkuntza gutxituen defentsan eta,oro har, Europan talde gutxituen eskubideak babesteko ekimenean aurrera egiteko. 40 milioi europar dira, kontinente osoko biztanleriaren %8a, gutxieneko babesa eskatzen duten nazio edo talde gutxituetakoak. Horregatik François Alfonsi (Berdeak-ALE Taldekoa) eta Csaba Sándor Tabajdi (Europako Parlamentuko Sozialisten eta Progresisten Aliantzaren Taldekoa) Europar Parlamentuko Hizkuntzei buruzko Talde-elkarteko presidentekideek “Desagertzeko arriskuan dauden europar hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena” aurkeztu zuten azken ostegunean Bilbon, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldi batean. Txosten hori gehiengo handiz onetsi zen Europako Parlamentuan joan den 2013ko irailaren 11n.

Europako Parlamentuko Hizkuntzei buruzko Talde-elkarteko presidentekide biek ez ezik, jardunaldian baita parte hartu dute ere  Ramon Tremosa CiUko eurodiputatuak, Iñaki Irazabalbeitia Araralerko Eurodiputatuak Patxi Baztarrika  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuordeak, nik neu, eta Eusko Jaurlaritzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta euskararen, hezkuntzaren eta euskal kulturaren esparruan diharduten zenbait erakunde eta elkartetako ordezkari zenbaitek. Hemen irakurri dezakezue jardunaldu horri buruz kronika batzuk erderaz eta euskeraz.

Nire aportazioa  jardunaldi honetan izan zen aurrerapen hau Europar Demokraziarako ona dela, oinarrizko eskubideez hitz egiten ari garelako. Eskubide horiek dira Europak munduko beste herrialdeei eskatzen dizkienak (oso handi,aberats eta boteretsuak ez badira,betiere) baina  bere kide batzuei  halako intentsitatearekin eskatzen ez dizkienak. Horregatik, urrats esanguratsua izango da Batasunean, gai horren inguruan dauden gutunak,adierazpenak, manifestuak eta borondate oneko adierazpen horiek guztiak  batzea eta legeri lotesle bihurtzea.

Guk uste osoa jarri dugu talde gutxituen inter-taldearen baitan bide hau egiteko eman den lehen urratsean. Era berean uste dugu Batasunak prozedura bat ezarri behar duela, estatu kide batzuen barruan, nazio aniztasun egiazko eta erreprimituak sortzen dituen lurralde gatazkak konpontzeko. Eta, jakin badakigu bide hori praktikotasunetik hasi behar dugula, babesak eta akordioak bilatuz, aldarrikapenak eginez, aniztasunaren eta demokraziaren baloreak defendatuz. Hona hemen datorren legegintzaldirako lan programa bikaina .

Alfonsí txostena norabide horretan emandako pausua da. Fundazio ta Euskaltzaindiaren hitzaldian azpimarratuko dudala Batasunaren beraren baloreetan sinesten dugun pertsonen artean eginiko lana positiboa izan dela desagertzeko arriskuan dauden hizkuntza guztientzat, eta Euskara gure hizkuntzarentzat. Bihotzez eskertzen behar dogu Alfonsí jaunak gure ekarpen guztiak bere txostenean sartzeko egin duen ahalegina, eta  erakutsi duen «trebetasuna» txosten hau onartua izan zedin aldeko 645 botorekin, kontrako 26rekin eta 29 abstentzioekin. Horrek erakusten du gai hauetan alderdikeriak alde batera uzten direnean eta diren moduan aztertzen direnean, hau da, pertsonen oinarrizko eskubideak, ez dagoela argudiorik Euskara lurralde batzuetan marjinazio politikak praktikatzeko erabili ohi diren jarrera batzuk arrazoituko dituztenak. Marjinazio horiek jazarpen bihurtzen dira batzuetan, Europar erakundeek hain gogorki kondenatzen dituztenak .

Ikuspuntu honetatik, txosten hori egiten hasi zenean, sare-lana jarri genuen martxan Euskararen alorrean lan egiten duten erakunde eta instituzioekin, besteak beste Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako arduradunak eta Nafarroako eta Iparraldeko elkarteak. Denen artean 17 zuzenketa egin genituen. Negoziaketen ondorioz, txostenak gure zuzenketetan islatutako batzuk sartu edo indartu ditu. Hauek azpimarratuko nituzke:

Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzei dedikatutako aplikazio esparruan Euskara eta Catalá sartzea. Irizpide hau txostengileak, Kultur Batzordeak eta Parlamentuak berretsi dute. Gure ustez hizkuntza batek Batasunaren herrialde batean erabiltzeak edo babes maila bat izateak ez du esan nahi desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntzen artean sar ez daitekeenik, jatorrizko hizkuntza izan den eta babes falta dagoelako ahultasun egoeran baldin bada, edo gizartean bere presentzia murrizteko politika sufritzen baldin badu. Hori gertatzen da Catalá- hizkuntzarekin Frantziako Rosellon inguruan eta euskararekin Iparraldean eta Nafarroan.

Gai hau despolitizatzen laguntzea, demagogiak kalte handia egin diolako. Batasuneko estatu kide askok hizkuntza gutxituen inguruan  konpromiso batzuk izenpetu dituzten arren, ez dira betetzen. Gure nahia da konpromiso horiek martxan jartzea.

  • Eleaniztasunaren estatusa indartzea, Europar Batasunaren balorea delako. Eleaniztasuna  Oinarrizko Eskubideen Gutunean dagoela gogoratzea, eta hizkuntzen aniztasuna errespetatzea baldintza izan dadila estatu kide berriak Europar Batasunean sartzeko orduan.
  • Frantziari deialdi berezia luzatzea konpromisoak izenpe ditzan, besteak beste hizkuntza gutxituen defentsarako europar gutunak barnean hartzen dituenak, une honetan Batasunean sartu nahi duten estatuei eskatzen zaizkienak. Eskakizun horrek erantzun positiboa jaso du Frantziako Asanblada Nazionalak gai honen inguruan hartu duen erabakiarekin.
  • Eleaniztasunari buruzko debatea despolitizatzea gomendatzea eta erkidego zientifikoak eleaniztasunari aitortzen dizkion abantailak gogoratzea.

Sustapen politikak arrisku egoeran dauden hizkuntzak bultzatzeko orduan eraginkortasuna erakutsi duten hiru ardatzetan oinarritzea gomendatzea, Europako Kontseiluak honen inguruan egin duen txostenarekin ados. Hauek dira ardatzak: estatus juridiko egokia, gutxienez hiztunen hizkuntza eskubideen aitortzan oinarrituta eta botere publikoei eskubide hauek zaintzea eskatzea; hizkuntza politika aktiboa, hizkuntzaren ezagutza eta erabilpena sustatzeko, eta hiritarren borondatea eta hiztunen atxikimendua, adostasun sozial eta politiko marko batean.

Bigarren ama hizkuntzan murgiltzeko sistemak balioestea, behatze zientifikoen emaitzekin ados .

Estatuetan hizkuntzen behatoki sistemak ezartzea, eboluzio adierazleekin, eta  hauen koordinazioa  Batzordeak finantzatzen dituen erakunde independenteen ardurapean jartzea. NPLD erakundea da hauetako bat.

Edozein kasutan, aurreko urtea benetan ona izan da euskararen presentzia Europar Erakundeetan indartzeko. Horri buruz beste sarrera bat hemen bertan argitaratu nuen eta hauxe izan zen. Lan eta lan Bruselan ere euskararen alde.

Tags: , , , , , ,

Category: Blog

Deja un comentario