EUSKADITIK EUROPA ERAIKITZEN
Aurrekoetan esan dizuedan moduan, egunotan parlamentuko osoko bilkuretan gauzak proposatzeko aukera handiak ematen ari dira. Aste honetan Euskadirentzat garrantzi bizia duen ekimenaren inguruan aritu izan gara. Garrantzitsua da, bi arrazoirengatik. Lehenengo eta behin, automozioari buruzko europar politika da. Gugan eragin handia dauka alor horretan industria garrantzitsua dugulako; eta gainera, funtzionatzen duen eredua dugulako, Europako gainerako herrialdeetan aplikagarri den eredua,hain zuzen. Horregatik poztu gara, parlamentutik bertatik Europako agintariek garatzen duten automozio politika industrialaren gobernuari buruzko kapitulu oso bat sartu delako. Eta, jakina, guk proposatu egin dugu gobernu horretan eskarmentua eta praktika onak egiaztatzen dituzten agintari eta erakunde guztiak sartzea. Ildo horretan ere, Amorebietako AIC zentroaren eredua aldarrikatu dugu, zentro hori baita, krisi honen aurrean,euskal automozio sektorea gorako bidean mantentzen duen arrazoietako bat .
Europar parlamentuak aste honetan onartu du CARS 2020 agiriari iradokizunak eransten dizkion txostena. Esandako agiri hori europar batzordeak onartu du etorkizunean sektorearen politika industriala bideratzeko. Guk espero dugu hitzetatik ekintzetara urrats arin batez igarotzea. Agiriak sektoreak bizi duen krisia ulertzeko faktore berriak gaineratzeaz gain, erakunde arteko lankidetza proposatzen du europar industria sektoreko erreferente bihur dadin kanpoko lehiakideen aurrean. Nik proposamen horiek babestu eta onetsi ditut oinarrizko jotzen ditudalako Europako BPGren %4 suposatzen duen industriarentzat; horrez gain 12 milioi herrikideren lanpostuak suposatzen ditu eta funtsezkoa da hazkunde ekonomikoarentzat eta mundu mailan potentzia industrial gisa eta, ezagutza eta berrikuntza erreferente gisa koka gaitezen.
Egunotan energia alternatiboen alorrean egiten ari diren esperientzia batzuk aztertzen ari naiz, eta uste dut apustu indartsuagoa falta zaigula energia alternatiboen bidezko propultsioaren inguruko ikerkuntza aplikatuaren alorrean. Neure aldetik eskatu dut ahalegin horretan eskarmentua eta praktika onak egiaztatzen dituzten agintari eta erakunde guztiak sartzea. Zentzu horretan ekarri ditut gogora Automoziorako Euskal Adimen Zentroaren errealitatea (ingelesez AIC ), zeinetan marka handietakoek berrikuntza alorrean lankidetzan ari diren; gainera lehia borrokalaria ordezkatu dute oinarrizkoa partekatzeko, baina bakoitzaren berezitasuna gordetzeko prozedurarekin. Errezeta honek sektoreari ematen dio Euskadin hazten jarraitzeko aukera. Euskadiko automozio klusterraren ereduari jarraiki, nik ere azpimarratu dut » deslokatze» kontzeptuaren ordez «lokalizazio anitza «kontzeptua erabiltzen hasi beharra dugula, enpleguak hemen mantentzeak merkatu gainerakorretan modu adimentsuan sartzera behartzen gaituelako. Benetan uste dut alor honetan asko ikasi beharra dugula, baina guk ere ekarpen handia egin dezakegu, Euskaditik gero eta Europa sendoagoa eraiki dezagun .
Category: Blog