BRUSELAK EUSKARAZ EGINIKO KULTUR PRODUKTZIOARI BAIETZ ESATEN DIO

Europar Batzordearen ustetan Europar Batasuneko estatu kideetan «Europa sortzailea» izenarekin  sormen industriak babesteko egingo den egitasmoa koordinatzeko bulegoak era dezentralizatuan antolatu beharko litzateke, bereziki hizkuntza ofizial bat baino gehiago dagoen herrialdeetan, edo kultur eta ikus-entzunezko eskuduntzak transferituta dituztenetan . Hori dela eta, Batzordeak akordioak eskainiko dizkie askotariko onuradunei. Horixe da Androulla Vasiliou Hezkuntza Kultura eta Gazteria alorrerako Komisario andreak niri helarazi dion erantzuna, nik neu europar exekutiboari idatziz zuzendutako galdera bidez, europar egitasmo berria Euskaraz eta beste hizkuntza gutxitutan produzitzen duten kultur industriak kontuan hartuz antolatzea eskatu dudanean.

Vasiliou komisaria andreak bere erantzunean gaineratu du egitasmo honen diseinu administratiboa » Estatu kideekin batera» egin dela » kultura eta sorkuntza sektoreetako eragileei  ahal den informaziorik onena emateko xedez. Helburu horrekin, herrialde bakoitzak bulego hauek antolatuko ditu bere egoera kontuan hartuta, erakunde eta hizkuntza alorrean izan ditzakeen berezitasunak barne. Dena dela, Komisario andreak gaineratu du herrialde bakoitzak erakunde koordinatzaile bat izango duela esandako bulegoen batzorde aurrean , eta  sorkuntza eta kultur sektore eta Estatu kideetako agintarien arteko harremanak ez direla zentralizatuta egongo. » Europa Sortzailea»  egitasmoko bulegoak era desentrazlizatuta antola daitezke, bereziki hizkuntz ofizial bat baino gehiago dagoen herrialdeetan edo kultur eta ikus-entzunezko eskuduntzak transferituta dituztenetan. Dena dela, nazioetako agintariei dagokie  erabakia hartzea, Batzordeak kontratu eta finantza alorrean aurreikusitako markoan» .

Txipreko politikariak   argitu zituen  nik  Media, Kultura eta Media Mundus egitasmoak » Europa Sortzailea» ekimenean elkartzeak  hizkuntza gutxituetan eginiko kultur produkzioan2014 urtetik  aurrera izango zituen eraginen inguruan planteatu nizkion zalantzak . Erabaki hau lehiakortasunaren aldeko apustuan oinarritzen da kultur eragileei babes eraginkorra emanez, eta bereziki aipatzen du aniztasun kulturala sustatzea, bete beharreko helburua den heinean. Egitasmo hauen erreforma Bilbon egin zen mingegian aztertu zen , zeinetan nik parte hartu nuen.

Galdera planteatu zen,  aurretik eginiko zirriborroetan «Europa Sortzailea»  egitasmoak Estatu bakoitzean  koordinazio erakundea sortzea planteatzen zuelako, eta herrialde bakoitzari ematen zitzaion «Europa sortzaile» honetako bulegoen arteko harremana antolatzeko ahalmena. Erabaki biek kultur produkzio eta kultur sormeneko sektoreen, Estatu kideetako agintarien eta Batzordearen  arteko harremanak zentralizatzea ekar lezake, eta iragarri duenez  batuketa hori » desegokia» da herrialde askotan kultur sektoreko eskumenak deszentralizatuta daudelako eta beste batzuetan hizkuntza gutxituetan eginiko produkzioak egiten dituztelako. Arrazoi bi hauek gomendatzen dute bulego hauen bidez sortzaile eta Batzordearen artean izango diren harremanetan toki eta erregioetako agintariek parte hartzea. Gainera, denen hizkuntzez aparte beste hizkuntza koofizialak dituzten Estatuetan, erregioetako agintariak dira  hizkuntza horietan egindako produkzio kulturalaren sustatzeko ardura ia esklusiboki bereganatzen dutenak.

 Erantzuna jakin ondoren,  uste dut Euskararen Nazioarteko Eguna den honetan albiste bikaina dela. Ardura Espainiako Gobernuaren eskuetan dago orain, urrezko aukera baitu aniztasunean sinesten duela eta  Wert Legean hizkuntza gutxituen inguruan adierazitako printzipioak  kultur industriak sustatzeko politiketan aplikatuko ez direla erakusteko. Euskaraz , catalunyarrez edo galegoz egiten diren kultur produkzioek gaztelaniaz egiten direnek jasotzen duten errespetu bera merezi dute, eta Europar Batzordeak argi eta garbi ikusten du hori. Kultur Industriak babesteko europar egitasmoak Espainiako errealitatearen arabera gauzatzen ez badira, ez da izango Bruselak inposatzen duelako baizik eta Espainiako Gobernuak hala nahi duelako .

Eta gaur, euskararen eguna, zuekin  bideo honekin gozatu nahi dut:

Tags: , ,

Category: Blog

Comentarios (1)

Trackback URL | Comentarios Feed RSS

  1. TxoLLLLL dice:

    Zaindu maite dozun hori !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Deja un comentario