EGUNKARIAREKIN ELKARTASUNA

Gaur  Europako Legebiltzarrean EGUNKARIAREN kasua salatzeko prentsaaurreko bat euki dogu. Martxelo Otamendi gure artean izan da eta hemengo jendeak  gertatutako guztia bere ahotik entzuteko aukera ederra izan du. Alde berean adierazpen bat aurkeztu du, eta aurkezpen horri hainbat legebiltzarkideen sinadura gehitu zaio.Hemen doakizue adierazpena

Ez zaudete bakarrik aurrera !!!!.

‘EUSKALDUNON EGUNKARIA’-REN ETA BERTAKO ZUZENDARITZAKO KIDE ETA LANGILE IZANDAKOEN ABSOLUZIOA

ESKATZEKO ADIERAZPENA

Joan den hilabetean jarri zen indarrean Europako Batasuneko eta Europako Komunitateko gaur egungo hitzarmenak zuzentzen dituen Lisboako ituna. Itun horrek, EBri etorkizuneko erronkei aurre egiteko lege esparrua emateaz gain, herritarren eskariei erantzuten die, eta bere egiten du Europako Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agiria. Eta agiri horretako 22. artikuluak ondokoa jasotzen du:    

“Jende guztiak dauka adierazpen askatasunerako eskubidea. Eskubide horren barruan sartzen da iritzi askatasuna, baita informazioa edota ideiak, agintari publikoen esku-hartzerik gabe eta mugak kontuan hartu gabe, jaso nahiz zabaltzeko eskubidea ere.”

Komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna errespetatu egin behar dira.  

2004ko abenduaren 13an, Espainiako Gobernuak Espainiako hizkuntza ofizial guztiak onartzeko eskatu zion Europako Batzordeari, memorandum baten bidez, besteak beste, euskara onartzeko (zeina Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza koofiziala den, espainierarekin batera), baita itun konstituzionalaren euskarazko bertsioa egiteko ere. Aldi berean, Europako Batasunak espainiera ez beste hizkuntzak ofizialki onartzeko proposamena egin zuen.  

Europan, printzipio horiek zorrozki betetzea Erkidegoaren ondaretzat hartu beharko litzateke eta adierazpen edo informazio askatasunaren arloan gertatzen den edozein eskubide urraketa zuzentzeko balio beharko luke. Horregatik, adierazpen honen bitartez, Europako erakunde guztiei eta, hasteko, Europako Legebiltzarrari, kezka adierazi nahi diogu Euskaldunon Egunkaria-ren itxieragatik.  

2010eko otsailaren 20an, zazpi urte beteko dira Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial horretan argitaratzen zen egunkari bakarra, Euskaldunon Egunkaria, itxi zutela. Nabarmentzekoa da euskal herritarren eskumenak eta erakundeak arautzen dituen Gernikako Estatutuko 6. artikuluan euskara euskal herritarren hizkuntza gisa aitortuta dagoela. Horrez gain, Euskararen Erabilera Arautzeko Oinarrizko Legeko 22. artikuluan zera dago jasota: “Herritar guztiek daukate komunikabideetan informazioa bi hizkuntzetan, euskaraz eta gazteleraz, jasotzeko eskubidea”.

Esan beharra dago Euskaldunon Egunkaria Europako MIDAS (Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzetan Argitaratzen diren Egunkarien Europako Sarea) erakundeko kidea ere bazela, eskualde-hizkuntzetan kaleratzen diren beste 28 egunkarirekin batera.

Aipatutako egunkariaren itxierak izugarrizko zirrara, kezka eta erreakzioa sortu zituen gizartean. Hala, Europako Legebiltzarreko Eskaera Batzordeak horren inguruko eskaera bat egitea erabaki zuen. Gainera, 2005eko otsailaren 22an, Europako Legebiltzarreko 22 kidek Egunkaria ixteko erabakia bertan behera uzteko eskatu zuten, adierazpen baten bitartez. 

Gaur egun, Egunkariaren itxierako auziko epaiketa martxan dagoenez, epai justua eskatzen dugu, fiskalaren argudio sendoetan oinarrituta; hau da, epaitzen ari diren zuzendaritzako bost kide ohiak errugabetzat jotzeko, epaiketa zain dagoen auzi ekonomikoa bertan behera uzteko eta auzipetu guztiei eragindako kalteen ordaina emateko.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Miguel Ángel Carballok kasua artxibatzeko eskatu zuen 2006ko abenduaren 14an, akusazioek oinarri sendorik ez zutela iritzita, eta jarrera horri eutsi dio geroztik. Hauxe da fiskalak eskari horretan adierazi zituen ondorioetako batzuk:

“Ez dago auzipetuek [Egunkaria] argitaratu zen hamar urte baino gehiagoko epean ETA talde terroristari laguntza eman edo, metodoetan eta helburuetan bat eginda, haren jarduna zuritu zutela esateko frogarik. Horregatik, Egunkaria egunerokoa ETA talde terrorista finantzatzeko erabili zela frogatuta ez dagoenez, ezta haren kapitalak zuritzeko ere; Egunkaria egunerokoa eta auzipetuak ETA talde terroristaren helburuetarako erabili izanaren frogarik ez dagoenez; auzipetuek ekintza terroristak zilegitzat jo edo talde horren jardunak eragiten duen esanahi antidemokratikoa eta oinarrizko eskubideen bortxaketa zuritu edo gutxietsi izanaren frogarik ez dagoenez, zeina inplizituki egina ere izan zitekeen, baina ekintza eztabaidaezinen bidez; ez dagoenez frogatuta auzipetuek terrorismoa laguntzearen alde egin izana, zehazki edo modu orokorrean: desegokia da epaiketa egitea.”  

Akusazioa bi erakundek –Terrorismoaren Biktimen Elkartea eta Dignidad y Justicia– aurkeztutako salaketan bakarrik dago oinarrituta eta erakunde horiek ez dira Egunkaria-k ustez egindako delituen biktima, beraien interesen ordezkari huts baizik.   

Bereziki kontuan hartzen dugu iraganean Euskal Autonomia Erkidegoko, Espainiako eta Europako parlamentuek itxiera baliogabetzearen eta auzia artxibatzearen alde egindako eskariak:

 

            – 2005eko otsailaren 22an, Europako Legebiltzarreko 22 kidek Egunkaria ixteko erabakia baliogabetzeko eskatu zuten.

            – 2005eko urriaren 19an, Espainiako Kongresuko eta Senatuko 61 kidek auzia artxibatzeko eskatu zuten.

            – 2005eko azaroaren 4an, Eusko Legebiltzarreko kideen gehiengoak auzia artxibatzeko eskatu zuen.

Kasu honetan edo beste edozeinetan egin beharreko urrats judizialak oztopatu gabe, nabarmentzekoa eta paradoxikoa da egunkariak itxita jarraitzen duela, gaur egun ere, “badaezpadako neurri” gisa. Begi-bistakoa da oinarrizkoak diren adierazpen eta informazio eskubideen arloan eragindako kaltea, oro har, euskal gizarteari bere osotasunean eta, bereziki, euskal hiztunei eta, haien artean, egunkari horren irakurle zein harpidedunei. Egunerokoan jarduten zuten langileengan eta kolaboratzaileengan ere ondorio kaltegarriak izan ditu, baita akziodunen eskubideetan ere, eta kalte ekonomikoak eragin ditu hornitzaileengan, hartzekodunengan zein enpresa elkartuetan eta horrek ere erakusten du itxierak oinarrizko eskubideak urratzen dituela.

Bereziki aipatzekoa da gaur egun epaitzen ari diren eta epaiketa zain dauden pertsonengan eragindako kaltea. Euskal kulturaren arloko eragile garrantzitsuak dira eta ETAko kide izatea leporatuta, atxilotu, inkomunikatuta eduki, ustez torturatu eta preso sartu zituzten, urte eta erdi arteko epean. Gainera, zazpi urteko auzi judizial luze bat eraman behar izan dute. Guztiek sostengu eta elkartasun zabala jaso dute Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta instituzionalengandik, baita nazioarteko hainbat eragilerengandik ere.

Egunkaria-ren itxierak Europako eta nazioarteko komunikabide nagusietako batzuetan oihartzuna izan zuen eta nazioarteko hainbat erakundek gainbegiratu zuten, adibidez: Nazioarteko Prentsa Elkarteak, Nazio Batuen Erakundeak, Amnesty Internationalek, Human Rights Watchek, Article 19k eta Nazioarteko Pen Clubak. Kasuarekiko kezka adierazi zuten guztiek.

NBEko torturari buruzko kontalari berezi Theo van Bovenek 2004ko martxoan egindako txostena nabarmendu behar dugu. Espainia bisitatu ondoren, han giza eskubideen egoera nolakoa zen aztertzeko, ondorioztatu zuen Egunkaria-ko auzipetuek egindako tortura salaketek oinarri sendoa zeukatela eta Espainiako Gobernuari tortura prebenitzeko neurriak hartzeko eskatu zion.

Gaur egun, Europa justizia, oparotasun, askatasun eta segurtasun gune berriak sortzeko ahaleginetan ari da eta martxan dagoen Lisboako Itunak herritarren eskubideak argi nabarmentzen ditu. Hori jakinda eta Egunkaria kasuko fiskalak emandako argudio sendoak kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen dugu Egunkaria ixteko erabakia berriz aztertzea eta auzipetu guztien absoluzioa eskatzea.  

Europako Legebiltzarra.

Category: Blog

Comentarios (2)

Trackback URL | Comentarios Feed RSS

  1. mariasun dice:

    http://img718.imageshack.us/img718/648/torom.jpg
    Kaixo Izaskun,
    Estoy recogiendo comentarios de politicos-as sobre lo que he intentado representar en esta escultura sobre la visceralidad de las persecuciones que se estan vivindo en estos momentos en Euskalherria. Mi escultura la hice en 1993 pero el tema refleja la verticalidad de los estados autoritarios y la verticalidad en las definiciones de estos mismos gobiernos, sin dar paso a otras alternativas.
    Tambien me gustaria tener algun comentario de Martxelo Otamendi.

Deja un comentario